Oilo zoriontsuak; ekologismoa ala postureoa?

Oilo zoriontsuak; ekologismoa ala postureoa? Hainbat supermerkatuk oilo zoriontsuen arrautzak saltzeko konpromisoa hartu dute; egia ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oilo-zoriontsuak-ekologismoa-ala-postureoa/@@download/image/IMG_4063.jpg
2018/02/20
berria
Hainbat supermerkatuk oilo zoriontsuen arrautzak saltzeko konpromisoa hartu dute; egia ote?
Oilo zoriontsuak; ekologismoa ala postureoa?

Gauzak aldatzen ari dira arrautzen negozioan; duela hilabete gutxi, Mercadona, Carrefour eta Nestlé kateek adierazi zuten 2025 urterako beren supermerkatuetan salgai dauden arrautzak oilo libreenak izango direla. Lidl harago joan da, eta dagoeneko ez du saltzen kaioletan hezitako oiloen arrautzarik.

 

 

Dena den, mundu guztia ez dago konforme neurri hauekin. Alde batetik, animalien eskubideen aldeko elkarteek adierazi dute aurrerapauso bat dela kaioletan hezi ez diren olioetara jotzea, baina horrek ez du bermatzen oilo horiek zoriontsu hezi direnik. Bestetik, ekoizle elkarteak kexu dira aldaketa hauek asko garestituko dutelako arrautzen prezioa.

 

 

Eta zer dio kontsumitzaileak? Benetan ezagutzen ote dugu kontsumitzen ditugun arrautzen jatorria? Horretarako, ez diegu arrautza kaxetako mezuei kasu egin behar, arrautzak berak grabatuta duen zenbakiari baizik:

  • 3: Kaioletan hezitako olioen arrautzak.
  • 2: Lurrean, baina gela itxietan hezitako olioen arrautzak.
  • 1: Libre dauden oiloen arrautzak.
  • 0: Libre, eta pentsu ekologikoekin hezitako oiloen arrautzak.

 

 

Arazoa 2 motatako olioetan datza; kaioletan hezitako oiloek fama txarra dutenez, supermerkatuak 2 zenbakiko arrautzak eskaintzen ditu, 3 zenbakikoen prezioan. Ondorioz, geroz eta gehiago ari da zabaltzen 2 motatako produkzioa. Ez daude kaioletan, baina ezta libre ere. Askoren ustetan, beren burua garbitzeko eta kontsumitzailea engainatzeko estrategia bat besterik ez da. Eta zuek, ze arrautza mota erosten dituzue?