Oilaskoak alokagai

Oilaskoak alokagai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oilaskoak-alokagai/@@download/image/20081161916chicken3.jpg
2012/12/13
berria
Oilaskoak alokagai
Sidneyko Rentachook enpresak (www.rentachook.com.au) oilaskoak alokatzen dizkiei etxean eguneko arrautzak fresko-fresko jaso nahi dituztenei.

Ingurumena zaintzea oso modan dago Australian, eta Rentachook duela sei urte ekin zion "maskota sustengarrien" negozioari. Oilaskoez gain, etxolak eta lastoa ere eskaintzen dituzte. Enpresak dioenez, etxean oilaskoak hazteak abantaila asko ditu: arrautza fresko-fresko jasotzen dituzu, hondakinak birzikla ditzakezu oilaskoei jaten emateko, oilaskoek lorategiak ongarritzen dituzte… Badakizu: jar ezazu oilasko bat zure bizitzan!