Oihane Malkorra: "Txokolateak zoratu egiten nau"

Oihane Malkorra: "Txokolateak zoratu egiten nau" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oihane-malkorra-quottxokolateak-zoratu-egiten-nauquot/@@download/image/91p60ohiane.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Patxi Uranga
Oihane Malkorra: "Txokolateak zoratu egiten nau"
Tolosako neska jator honek egunero egiten digu bisita, telebista bidez. Izan ere, ETB-ko albistegietan aritzen da berriemaile. Notizia non, oihane Malkorra han. Eta gu… gu, bera noiz agertuko zain.

Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu…  Zerura, noski. Galdetzea ere…

Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen esaldia.  Formula magikorik ez dago. Momentuan botatakoak balio badu, primeran. Eta funtzionatzen ez badu, merezi ez zuen seinale.

Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena…  Politena, nirekin ez dagoela aspertzerik.  Eta zatarrena… zertarako gogoratu?
Kontatu ezin daitekeen amets horietako bat… Ez datorkit bakar bat ere burura. Nonbait, nire ametsek ez dute kontatzeko adina misteriorik.




Gorroto duzu. Igogailua eta toki itxiak.

Atsegin duzu. Txokolateak zoratu egiten nau.




Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit. Medikuak esan aurretik egin ditut etxeko lanak. Urte eta erdi bada erretzeari utzi niola.
Filma, liburua, abestia, taldea. Filma: Hotel Ruanda. Liburua: Ipuin batean bezala. Abestia: Nire herriko neskatxa maite. Taldea: U2



Poltsikoan beti daramazu: Poltsikoan ezer  ez,  baina poltsan barruan… sartzen den guztia. Lehertu beharrean eramaten dut
Zure txoko maitea. Nire herria, Tolosa. Orain Gernikan bizi naiz, ez da toki txarra, baina nirea botatzen dut faltan.