Oihana Kortazarrek Aneto mendiko igoera eta jaitsiera errekorra lortu du

Oihana Kortazarrek Aneto mendiko igoera eta jaitsiera errekorra lortu du Lau ordu eta berrogei minutu behar izan ditu elgetarrak 2.300 metro baino gehiagoko desnibela duen mendia igo eta jaisteko. 1998an Emma Roca katalanak egindako marka ontzea lortu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oihana-kortazarrek-aneto-mendiko-igoera-eta-jaitsiera-errekorra-lortu-du/@@download/image/kortazar.jpg
2021/08/02

Testua; Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudia: Igor Quijano/ Salomon

Lau ordu eta berrogei minutu behar izan ditu elgetarrak 2.300 metro baino gehiagoko desnibela duen mendia igo eta jaisteko. 1998an Emma Roca katalanak egindako marka ontzea lortu du.
Oihana Kortazarrek Aneto mendiko igoera eta jaitsiera errekorra lortu du

Oihana Kortazar mendi lasterkariak 4 ordu, 40 minutu eta 42 segundu behar izan zituen larunbatean Aneto mendia (Huesca) igo eta jaisteko. Mendiak 3.404 metroko altuera du eta ibilbidea 39, 7 kilometrokoa da, 2.300 metro baino gehiagoko desnibelarekin. Vallibierna eta Ibones de Coronas-eko ibilbidea jarraitu zuen Kortazarrek, Emma Roca katalanak 1998an Aneto X-Treme Marathon-en egindako bera. Orduko hartan katalanak 5 ordu, 2 minutu eta 31 segundu behar izan zituen, eta berea zen errekorra larunbatean Kortazarrek ondu zuen arte. 

Rocaren lorpenetik 23 urte pasa diren honetan, Kortazarrek mendi lasteketetan aitzindari izandako emakumeak omendu nahi izan ditu: "Duela hogei bat urtetik zegoen indarrean igoera eta jaitsieraren erronka, Emma Roca eta Teresa Rocak egin zutenetik. Eurek egindako denbora ontzeaz gain, biak omendu nahi nituen, batez ere Emma, jada ez baitago gure artean eta merezi du".

Oihana Kortazarrek Teresa Rocaren aholkuak eta babesa ere izan zituen errekorra lortzeko garaian. Berak irabazi zuen Aneto X-Treme Marathon 1999an, eta 1998an Anetoko igoeran denborarik onena egin zuen, Emma Rocak irabazi zuen urtean. Teresa Rocak 3 ordu 10 minutu eta 50 segundu behar izan zituen 1998an mendia igotzeko, eta Kortazarrek 24 minutu gutxiagoan egin zuen, 2 ordu eta 46 minutu behar izan baitzituen.