Oihana Azkue: “Oporretan gaizki pasatzea bekatua da"

Oihana Azkue: “Oporretan gaizki pasatzea bekatua da" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oihana-azkue-oporretan-gaizki-pasatzea-bekatua-daquot/@@download/image/80p54oihanaazkue.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Piscis. 26 urte. Euskadi Irratiko Faktoria saioko proletario gisa, denetarik egin du azken bi urteetan. “Urrian Gaztean hasi nintzen, eta gaur egun musika albisteak aireratzen ditut”, dio. Zarauztarrari izugarri gustatzen zaio mendia; baita mendi bizikletan ibiltzea ere.

Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Edozein gauza; okasio eta gonbidatuaren arabera. Gustatzen zait sukaldean ibiltzea. Nahiko sukaldari ona naiz.
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Parean egokitzen zaidana. Autoei buruzko aldizkariak, nahiz eta tutik ere ez ulertu; krema poteen atzealdeko osagaiak…

Ohean. Ametsgaiztoa. Oihu batean iratzartzen naiz nahi baino gehiagotan. Gero barealdia etortzen da. 
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Albistegiez gain, bada… telesail yankiak: House, Anatomia de Grey…



Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi?  Astebetean dutxatu ez den pertsona batekin.
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Izan daitekeen kantarik narrasena. Lelorik lotsagarrienak pega-pega egiten zaizkit.

Lanean. Zer gorroto duzu? Nork bere lana egin beharrean, berea egiteko ingurukoak zapaltzea.
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Zorionez, ez daukat inolako lekurik debekatuta. Oporretan gaizki pasatzea bekatu galanta da.

Larrugorritan. Non? Hondartzetan. Adibidez, Cabo de Gatan.
Kontzertuan. Zein talde? The Policen kontzertuan izan nintzen Bartzelonan, eta izugarri gozatu nuen.

Liburutegian. Zein liburu? Paul Austerren edozein. Oso gogoko dut. Beti izaten dut libururen bat eskuartean.


Gaztetxean. Noiz azken  aldiz? Errutinan sartuta nabil eta hilabete batzuk joan dira Zarauzkotik ez naizela pasatu.