Oihan Vega: "Begirada adierazkor bat ezinbestekoa da norbaitekin oheratzeko"

Oihan Vega: "Begirada adierazkor bat ezinbestekoa da norbaitekin oheratzeko" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oihan-vega-quotbegirada--adierazkor-bat-ezinbestekoa-da-norbaitekin-oheratzekoquot/@@download/image/20091155492oiha_1362564226.jpg
2009/11/06
elkarrizketa
Igone Fdez. mariezkurrena
Oihan Vega: "Begirada  adierazkor bat ezinbestekoa da norbaitekin oheratzeko"
Donostiako danborrada ikusita konturatu omen zen perkusio jotzaile izango zela, eta komunikabideetan aritzea ere txikitako ametsa du. Bateria jotzailea, perkusio irakaslea, DJ-a, irrati esataria eta aurkezlea da orain; mutil osoa Bergarakoa. Ohean ere halakoa izango ote da?

Mutil polifazetikoa zara. Ohean ere hainbeste joko ematen al duzu?
Bizitzaren gatza barietatea da, eta alor guztietan frogatu behar dira gauzak. Bestela, bizitza aspergarria izango litzateke. Sexuarekin gauza bera gertatzen da.

Maitalearekin bateriarekin baino gozoagoa izango zara gero…

Jende askok uste du bateria jotzea indarrarekin ematea dela, baina uste okerra da hori. Irmotasuna behar da, baina musika tresna mindu gabe; makilaz danborraren larrua laztandu eta igurtzi egin behar da, ahalik eta soinu onena ateratzeko.

Zerk ematen dizu morbo gehiago: oholtza gainean, kamera aurrean ala mikrofono atzean aritzeak?

Irratiko mikrofonoaren atzean, zalantzarik gabe.  Erabat magikoa da. Entzuleek ez baitakite zertan ari zaren une horretan, eta haien imajinazioak %100ean egiten du lan. Telebista esplizituegia da.

Gidoia goitik behera ikasten duten horietakoa zara ala nahiago duzu inprobisazioa?

Beti inprobisatzen dut. Ohean, horretan datza bakoitzaren trebetasuna. Maitaleak une bakoitzean zein jarrera hartuko duen ez jakitea baino gauza gozagarriagorik ez dago.

Irratian, zuzenekoan ari zarela, entzule batek proposamen lizuna egin dizu…

Irratian ez, baina disko festetan DJ ari naizela gertatu izan zait. Une horretan ezin denez ezer egin, begiraden jokoa hasten da. Begirada adierazkor bat ezinbestekoa da norbaitekin oheratzeko.

Logelako argia piztu duzu. Bart gauean munduko ederrena zen, baina hori sustoa biharamunean!

Nori ez zaio hori noizbait gertatu? Kontrakoa dioena gazteegia da edo gezurretan dabil!