Oihalezko poltsak bueltan dira

Oihalezko poltsak bueltan dira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oihalezko-poltsak-bueltan-dira/@@download/image/82p24Beijing.jpg
2012/12/13
berria
Pekingo biztanleek agur esan beharko diete, ekainaren 1etik aurrera, plastikozko poltsei, eta ohialezkoak berreskuratu beharko dituzte erosketak egiteko. Txinan oso zabalduta dago plastikozko poltsen erabilera: dendariek poltsa mehe-meheak —0,025 milimetro baino gutxiagoko lodiera dute— eman ohi dizkiete musutruk bezeroei. Egunero, txinatarrek horrelako 3.000 milioi poltsa inguru kontsumitzen omen dituzte. Txinako gobernuaren ustez, gehiegizko erabilera horrek eta birziklatze txarrak kutsadura larria eragin eta energia eta bitartekoak xahutzea ekarri dute. Horregatik, ekainaren 1etik aurrera, poltsa horiek ekoiztea eta kontsumitzea galaraziko du. Euskal Herrian, berriz, tonaka kontsumitzen jarraituko omen dugu.