Oier Mendizabal: "Laguna gozatzen ikustea da onena"

Oier Mendizabal: "Laguna gozatzen ikustea da onena" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oier-mendizabal-quotlaguna-gozatzen-ikustea-da-onenaquot/@@download/image/20099442oier_me_1362568142.jpg
2009/09/04
elkarrizketa
Oier Mendizabal: "Laguna gozatzen ikustea da onena"
Batek baino gehiagok hasperenka jarraitzen ditu Mendizabal II.aren partidak. Alaia, sortzailea eta setatia dela dio bere buruaz AÑorgako hernaniarrak. 26 urteko beste gazte asko bezala, lagunekin parrandan eta mendian ibiltzen da gustura. Eta, jolasean zer? 

Telebista kamera aurrean bezain zozoak al zarete kirolariak ligatzen?
Kabroi hutsak gara kamerarik ez dagoenean.

Pilotari eskuak dituzu, zailduak. Zer moduz moldatzen dira laztan goxotan?

Esaten dutenez, nahiko ondo. Krema berezi bat ematen dudalako eskuak leuntzeko.

Frontoian atzealdean aritzen zara, baina, larrutan, gustatzen al zaizu aurrea hartzea?

Batzuetan… momentuaren araberakoa da hori. Larrutan dena gustatzen zait.

Tanto motel eta luzeak ala bizi eta azkarrak?

Onena: lagunak gozatzen duenean. Aukeran, denetarik eta asko.

Izerdia erotikoa izan daitekeela dio gure sexologoak...

Orduan, kirolariak erotikoenak gara. Nik, behintzat, hiru edo lau aldiz botatzen dut izerdia egunean.

Gero eta neska gehiago ageri da frontoietan. Ligatzeko toki egokia, akaso?

Tanto eta tanto artean begiradarekin liluratzen ditugu. Ligatzearena gero dator.

Zer da gogorragoa: txapel bat galtzea edo kalabazak jasotzea?

Txapela galtzea gogorra da, baina bestea ez dut ezagutzen… kar, kar.

Jarraitzaile batek berarekin argazkia egiteko eskatu eta telefono zenbakia sartu dizu patrikan...

Garbigailura joango da, zoritxarrez.

Harriak eta larruak ematen al dute jokorik?

Asko. Pilotek eta eskuek ere bai....

Jokaldirik ederrena egina duzu edo egiteke?

Jokaldi ederrak egin ditut, baina beti egongo da egiteke.

Larrutan egin duzun tokirik arraroena, eta bereziena?

Frontoian, kamera aurrean behin… baina telebistakoek ez zuten eman nahi izan! Kar, kar.