Oier Iruretagoiena: Ez dut uste musikatik bizi daitekeenik"

Oier Iruretagoiena 15 urteko errenterriarra da, "Tusuri" gotizena du eta musika elektronikoa sortzen du ordenagailuak erabiliz. Bere emanaldietan musika hori irudiek lagunduta jartzen du. Besteak beste, Donostiako Elektronikaldian aritua da Oreretako gaztea.
Nola hasi zinen honetan?
Bost kantuko maketa atera nuen iazko irailean. Donostiako Elektronikaldia lehiaketara bidali nuen, eta jaialdian emanaldi bat egiteko aukera eman zidaten. Ordutik hona, emanaldiz emanaldi ari naiz.
Nondik datorkizu musika elektronikoarekiko zaletasuna?
Negu Gorriak taldea asko gustatzen zitzaidan, eta Javi Pez musikari donostiarra, Negu Gorriak-en erremixak egiten entzun nuen, drum'n'bass eta jungle estiloetan. Emaitza gustatu egin zitzaidan eta antzeko nahasketak bilatzen, entzuten eta
egiten hasi nintzen. Estilo berriak ezagutuz joan nintzen, elektronikaren arloan.
Zure lanetan musika tresna tradizionalak erabili ohi dituzu.
Garai batean bai, trikitrixa, alboka, txalaparta eta bestelakoak erabiltzen nituen nahasketetarako. Garai horretan, diskoetako zatiak hartzen nituen ordenagailuan nahasteko. Orduko kantu guztiak instrumentalak dira. Gerora, informatika musika ikastaroa egin nuen eta, gaur egun, sorkuntza ia guztia nere esku dago. Melodiak eta erritmoak nik programatutakoak dira.
Zure musika merkaturatzeko aukera ikusten duzu?
Egia esan ez dut uste horrelakorik gertatuko denik, izan ere, musika mota hau ez dago oso zabalduta gurean. Musika elektronikoa aipatu eta dantzarako teknoa datorkie burura askori. Hala ere, teknoa musika elektronikoaren zati txiki bat besterik ez da, eta esperimentatzeko aukera handiak eskaintzen ditu.
Zein da zure erronka?
Nere helburua ez da musikaz bizitzea, ondo pasatzeko asmoarekin hasi nintzen, eta maketa lagunartean banatzeko egin nuen. Nire bidea jarraitu nahi dut, eta maketa gehiago atera nahi nituzke. Ez dut uste musikatik bizi daitekeenik.