Oier Gil: “Argudiaketa artistikoen kutsu intelektual-sexualak izugarri berotzen nau”

Oier Gil: “Argudiaketa artistikoen kutsu intelektual-sexualak izugarri berotzen nau” Komuneko tronuan eserita sare sozialak astintzeko gai izan da Oier Gil (Irun, 1990) artista; dagoeneko 2.287 jarraitzaile ditu Instagramen martxan duen ‘Kakitten project’ proiektuak. Artea eta komuna lotu ditu Gilek, baina sexuak eta arteak ba ote dute harremanik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oier-gil-201cargudiaketa-artistikoen-kutsu-intelektual-sexualak-izugarri-berotzen-nau201d/@@download/image/Captura de pantalla 2017-03-10 a las 13.27.45.png
2017/04/12
elkarrizketa
Komuneko tronuan eserita sare sozialak astintzeko gai izan da Oier Gil (Irun, 1990) artista; dagoeneko 2.287 jarraitzaile ditu Instagramen martxan duen ‘Kakitten project’ proiektuak. Artea eta komuna lotu ditu Gilek, baina sexuak eta arteak ba ote dute harremanik?
Oier Gil: “Argudiaketa artistikoen kutsu  intelektual-sexualak izugarri berotzen nau”

Inoiz bero-bero jarri al zaitu artelan batek?
Garganta profunda pelikula artelantzat hartu daiteke... beraz, bai!


Ligatu al daiteke museo batean?
Bai, noski! Museo batek sex appeal handia izan dezake! Madrilgo Reina Sofiako komunak, horren ohiko lekuko dira.


“Artista naiz” esateak balio izan al dizu ligatzeko?
Sekula ez! Dena den, argazkigintzan ere dihardudala esateak zita bat adosteko aitzakia gisa balio dezake, argazki-saio bat egiteko helburuz. Aintzat hartuko dut.


Inoiz probatu al duzu ‘Ghost’ filmeko buztinaren eszena kopiatzen?
Sekula! Eskultura klaseetan 30 pertsonaz eta irakasleaz inguratuta geundela, buztin eta ur gerraren bat izan zen gertukoena.


‘Kakitten Project’ zure proiektuaren harira inoiz egin al dizute proposamen lizunik?
Momentu honetan lauzpabost sexu proposamen birtual ditut; offline bizitzan baino askoz gehiago!


Zure artelan kuttunena kritikatuko balute, zita jarraituko zenuke?
Bai noski, gogo handiagoz gainera! Argudiaketa artistikoen kutsu intelektual-sexualak izugarri berotzen nau!


Inoiz marraztu al duzu norbait biluzik?
Bai, unibertsitatean. Behin bikotekide ohi bat haserretu egin zitzaidan zera esan nionean: “Zu biluzik marraztea, fregona bat marraztea bezalakoa da, formari erreparatuko baitiot”.


Ligatzeko gomendiorik onena?
Begietara so egitea eta neure buruan konfiantza izatea. Beste pertsonari irribarrea ateratzea da lehen urratsa.


Eta txarrena?
Kubata batera gonbidatzea. Zorionez, ez dut sekula inor kubata batera gonbidatu, ligatzeko asmo soilez.


Inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
Denda bateko aldageletan sexu harremanak izatea, arropaz besteari eskuak lotuz.


Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
Ardo batzuekin eta olio lubrikatzaileekin gozatzea.


Eta traketsena?
Mozkorraldi baten ondoren. Ezin jakin zer etorriko zen lehenik: botagura ala orgasmoa.


Gomendatuko zenukeen sexu jarreraren bat?
Kalean (edo museo batean) jendea agertzeko arriskua dagoen edozein lekutan, txortaldia izatea. Uff... pentsatzearekin bakarrik...