Ohiane Enbeitia: "Nahiko pertsona emozionala naiz"

Ohiane Enbeitia: "Nahiko pertsona emozionala naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ohiane-enbeitia-quotnahiko-pertsona-emozionala-naizquot/@@download/image/29p48-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Ohiane Enbeitia: "Nahiko pertsona emozionala naiz"
Gernikarra. Sendi bertsolariko kimua. 24 urte. Escorpius, “baina capricornus
goranzkoarekin”. Txikitan zirujaua izan nahi zuen. Idaztea gogoko du. 1937an giroturiko antzerki proiektu batean murgilduta dabil.

Arrunt laket dut: Ezusteko pozgarriak hartzea.

Ez dut parean ikusi nahi: Zintzotasun eza.


Lasaigarria zait: Maite nautenak inguruan daudela jakitea.

Sutan jartzen nau: Egungo baloreek. Justizia ezak.


Gustura irakurri nuen: Gutun bat...

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Gidoi bat, oso nekatuta nengoen.


Bertutea: Indarra.

Akatsa: Perfekzionismoa.


Ametsa: Askatasuna. Mundu integro bat.

Amesgaiztoa: Hemen bizi naizenez, tortura kasuak.


Barre algara eragiten dit: Lagun batek, oratoria ona du eta.

Negargura ez dut urruti: Nahiko pertsona emozionala naiz. Malkoa azaltzea garaien arabera izaten da.  


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez naiz gehiegi atzetik ibili...

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Beti aurrera egin nuen; escorpiustarren bertuteetariko bat da.


Urrea: Ama askori.

Ikatza: Herria saltzeko prest daudenei.


Oholtza batean igarotako unerik gozoena: Beasainen, 1997ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan: bertso baten ostean, jendearen erantzun beroa.

Bota duzun "potorik" biribilena: Nire bizitzako etapa gordin batean, ez nintzen bertso saioetan kontzentratzeko gai ere.


Non zinen Egunkaria itxi zuten egunean? Bilboko etxean.

Eta otsailaren 22an? Donostian, manifestazioan, itxiera salatzen.


Hatzak miazkatzen ditut: Asko gustatzen zait eskuekin jatea.

Gogoko ez dudan jakia: Entsaladilla errusiarra.


Dirua ordainduko nuke: Hurbileko pertsona batek behar duena izan dezan.

Ez nioke xentimorik ere emango: Estatuari.


Udaberriari eskatzen diot: Alaitasuna.
Neguak berarekin eraman ditzala: Alferrikako buruhausteak.