Ohea egiteak on egingo dizu!

Goiz berri bat da, dagoeneko 7:00ak pasata, eta denboraz justu zabiltza. Jaiki, dutxatu, gosaldu eta... hara, ohea egin gabe. Berdin du, atzo ere ez zenuen egin. Identifikatuta sentitzen al zara? Zuetako batzuentzat, seguruenik eguneko unerik gogorrena goizero ohea egitea izango da. Askok, zuzenean egin gabe utziko duzue; behin dinamikan sartuta, ez duzue sekula ohea egingo. Baina, bazenekiten ohea egiteak gauza onak dituela?
Psychology Todayk egindako inkestaren arabera, helduen %70 inguruk ez du ohea egiten. Horren ordez, kaosak logelak konkistatu du. Baina OnePollek egindako ikerketak dioenez, ohea egunero egiteak onura handiak dakartza; hauek dira ikerketaren ondorioak:
1) Hobeto egingo duzu lo: gauean logelara itzuli eta ohea eginda aurkitzeak zure atsedenari mesede egingo dio.
2) Energia gehiagorekin esnatuko zara: Atseden hobea izango duzunez, energia gehiagorekin jaikiko zara.
3) Sexu hobea izango duzu: Kontuak atera; ohe desiragarriagoa + atseden hobea...
4) Zure adimena ere hobetuko du: Ohea egitea adimena garbitzen duen erritual txikia da, ondo sentiaraziko zaituena.
Oraindik ez zaitugu konbentzitu? Lasai, hemen duzu aholku bat: ohea 30 segundotan egin nahi baduzu, erosi nordiko bat!