Ohe berogailuak

Ohe berogailuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ohe-berogailuak/@@download/image/201144693Ohe_berogailuak.jpg
2012/12/13
berria
Holiday Inn hotel kateak doako zerbitzu berria eskainiko die aurrerantzean bezeroei: gelako ohea bero hartzeko aukera. Baina ez pentsa betiko ur poltsa beroak baliatuko dituztenik horretarako! Hoteleko langileak beraiek arduratuko dira bost minutu ohe barruan pasatuta –jantzita noski!– maindireak epeltzeaz. Zer iruditzen?