Odolezko ilargi magikoa!

Ilargi-joa edo ilargi-eria bazara, adi! Zoroaldiak eta umore-aldaketak jasaten dituzu? Hilabete honetan ohi baino gehiago sumatu dezakezu umore aldaketaren bat; hain zuzen, ilargiak sekulako eraldaketa ikusgarriarekin hasiko du urtea. Aurten, San Sebastian egunarekin bat eginez (urtarrilak 20), odolezko ilargi ederra ikusteko aukera izango dugu!
Eklipsea ikusgai egongo da 4:34etik 7:51era, ilargia Lurraren itzalean ezkutatzen denean, alegia. Eklipsea bere osotasunean 5:41ean hasiko da eta ezkutaketa osoa, zehazki, 6:12ean gertatuko da.
Odolezko ilargia edo Otso-ilargia izenarekin ezagutzen den fenomenoa gutxitan gertatzen da; Lurra, eguzkia eta ilargia ibilbide berean lerrokatzen direnean gertatzen da. Zehazki, eguzkia Lurraren alde batean lerrokatzen da, eta ilargia bestean; une horretan, ilargiak kolore gorria hartzen du, eguzkiaren islaren ondorioz. Gainera, %14 handiagoa eta %30 distiratsuagoa dirudi ilargiak, gertutasunaren eta argiaren efektuarengatik. Urtarrilak 20ko gauean beraz, gogoratu zerura begiratzeaz!