Odol analisi batek mota ezberdinetako minbiziak, modu goiztiarrean, detektatu ahalko ditu

Odol analisi batek mota ezberdinetako minbiziak, modu goiztiarrean, detektatu ahalko ditu Berriki Parisen, Europako Onkologia Medikuaren Elkartearen kongresu bat ospatu da. Bertan, minbizi mota ezberdinak, modu goiztiarrean, hautematen dituen odol analisi berezi bat aurkeztu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/odol-analisi-batek-mota-ezberdinetako-minbiziak-modu-goiztiarrean-detektatu-ahalko-ditu/@@download/image/hand-of-doctor-holding-blood-test-tubes-during-covid-19-outbreak.jpg
2022/09/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Berriki Parisen, Europako Onkologia Medikuaren Elkartearen kongresu bat ospatu da. Bertan, minbizi mota ezberdinak, modu goiztiarrean, hautematen dituen odol analisi berezi bat aurkeztu dute.
Odol analisi batek mota ezberdinetako minbiziak, modu goiztiarrean, detektatu ahalko ditu

Garapen fasean dauden odol probek 50etik gora minbizi mota ezberdin detektatu dituzte, fase goiztiarrean daudenak ere bai. Gure DNAko tumore sekuentzia txikietako seinalea hautemateko gai da odol analisia hau.

Aurkikuntza garrantzisua da, minbizi mota ezberdinak modu goiztiarrean hautemateko bidea zabaltzen baitu. Burututako probetan, emaitza positiboa eskuratu zuten parte-hartzaileen %73ak, diagnostikoaren ebazpena hiru hilabeteren buruan jaso zuten. 

Gainera, emaitza positiboa eskuratutako parte-hartzaile gutxik behar izan zituzten prozedura inbaditzaileak minbiziari aurre egiteko, modu goiztiarrean hauteman zirelako. Albiste benetan itxaropentsua!