Odei Barroso: "Euskal Herria da larrutan egin dudan tokirik arraroena"Barakaldon jaio zen

Odei Barroso: "Euskal Herria da larrutan egin dudan tokirik arraroena"Barakaldon jaio zen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/odei-barroso-quoteuskal-herria-da-larrutan-egin-dudan-tokirik-arraroenaquotbarakaldon-jaio-zen-baina-beti/@@download/image/sexu_elkarrizke_1359625353.jpg
2013/01/04
berria
Saioa Baleztena
Odei Barroso: "Euskal Herria da larrutan egin dudan tokirik arraroena"Barakaldon jaio zen
Barakaldon jaio zen baina betidanik UrruÑa izan du bizitoki. Txoko anitzetan aditu dugu hogeita lau urteko bertsolaria, baina ba al zenekien ohea bereziki maite duen plaza dela?


Uztarik onena Barakaldon ala Urruñan?
Barakaldon dena da zementua, Urruñan zelai gehiago dago uztarako.

Bertsolaritza irakaslea zara, sexuan ere baduzu zer irakatsi?
Ez dut uste, baina irakatsiz anitz ikasten omen da!

Topikoak topiko, bertsolaritzak laguntzen al du ligatzen?
Nire kasuan ez, nahiago dut ni naizelako hurbiltzea bertsolaria naizelako baino.

Zerk limurtzen du Odei?
Irribarre goxo eta zintzo batek.

Eta nori jantziko zenioke zuk sexuan txapela?
Niri jantziko lidakeenari!

Plazetan fina zarela argi dago, baina ohean?
Hori besteren batek erantzun beharko du! Baina ohea gustuko dudan plaza da...

Inprobisazioaren maitale?
Inprobisazioa garrantzitsua da baina aurrez dakiguna plantaz ezarriz hasten gara inprobisatzen.

Neurrien menpe aritzea maite duzu ala askatasunaren aldekoa zara honetan?
Librean nahiago baina, ofiziotan bezala, bikotekidearekin adostu behar da neurria!

Eta kartzelako patxada ala puntuka aritzearen bizkortasuna?
Biak behar dira saio on bat egiteko!

Zein da larrutan egin duzun tokirik arraroena?
Euskal Herria –barrez–.

Eta bereziena?
Unea da berezia, eta ez tokia!

Gau bero baterako aurrekari onena? Afari erromantikoa ala kontzertu basatia?
Kontzertu basati baten biharamuneko afari erromantikoa.

Eta gerokorako soinu banda kuttuna?
Ezkontzetako soinu banda ez bada behintzat...

Tira, sexuan ere bukaera al da garrantzitsuena?
Bukaera garrantzitsua da, baina nola hasi ere jakin behar da bukaerak alde egin ez dezan. Askotan eskapatzen baitzaigu bukaera...