Oddfellows

Oddfellows https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oddfellows/@@download/image/tomahawk_1382628985.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Tomahawk
145.zenbakia
Mike Patton (Fantomas, Mr Bungle, Mondo Cane...), John Stanier (Helmet, Battles), Trevor Dunn (John Zorn, Mr Bungle...) eta Duane Denison berriz ere itzuli dira, sei urteren ondoren Oddfellows izeneko lanarekin. Kanta italiar klasikoak atzean utzita (Mondo Cane), Pattonek aingeru ahotsa ahaztu eta alde bizarroa erakusten du disko honetan. Beldurrezko film baten parte den soinu banda bateko melodia eta koruekin apaindu dute diskoa, gitarraren arpegio disonanteak ahantzi gabe. Fantomas ulergarria edota Battles konplexua dela esan genezale. Aurreko lanak gustatu bazaizkizu, honek ez zaitu axolagabe utziko.