Oculto **

Oculto ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oculto/@@download/image/50p52-6.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Antonio Hernandez. Aktoreak: Leonardo Sbaraglia, Laia Marull, Angie Cepeda. Generoa: thriller / drama. Herrialdea: Espainia / Italia / Erresuma Batua. Urtea: 2005. Iraupena: 125 minutu.  
50.zenbakia
Nataliak eta Alexek elkar ezagutzen duten egunean bertan gertaera bitxia jazoko da. Natalia erakargarriak kontatutako ametsa entzun ondoren konortea galduko baitu Beatrizek.  Horrek, Nataliaren kuriositatea piztuko du. Laku ilun baten hondoan dago, baina, Beatrizek ezkutatzen duen sekretu ilunaren erantzuna. Maitasun ezaz, jelosiaz eta mendekuaz zipriztindurik dago istorioa, zinez. Drama psikologikoa, thriller beltza eta suspensea trauskilki nahasten ditu Lisboa filmaren egileak pelikula honetan. Kaskarra da.