Oceans Eleven ***

Traffic finaren zuzendariak Hollywoodeko izarrik distiratsuenak bildu zituen akziozko pelikula entretenigarri honetan. Frank Sinatrak eta Rat Pack mitikoa osatzen zuten beste kideek 60ko hamarkadan errodatu zuten Ocean's Eleven thriller ezagunaren remake txukuna da filma. Bertan, Danny Ocean lapur trebea eta beste hamaika kide Las Vegasko bost kasinorik esanguratsuenetan lapurreta egiten ahaleginduko dira. George Clooney galaiak jokatzen du filmeko rol nagusia. Pelikula atsegina da.