Obesitatea, koronabirus kasu larriekin estuki lotuta

Obesitatea, koronabirus kasu larriekin estuki lotuta Ikerketek diotenez, obesitate maila altua dutenek arrisku handiagoa dute COVID-19a hartuta sintoma larriak pairatzeko; zergatik ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/obesitatea-koronabirus-kasu-larriekin-estuki-lotuta/@@download/image/obesity-may-increase-risk-of-covid-19-complications-722x406-1.jpg
2020/09/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ikerketek diotenez, obesitate maila altua dutenek arrisku handiagoa dute COVID-19a hartuta sintoma larriak pairatzeko; zergatik ote?
Obesitatea, koronabirus kasu larriekin estuki lotuta

Obesitatea azken urteetan mundua irentsi duen pandemia handienetakoa da, eta oraingoz ez dugu gaixotasuna gelditzerik lortu. Koronabirusaren aurretik existitzen zen, eta pandemia berriak arazoa areagotu du hainbat lekutan. Gauzak horrela, ikerlarien ustetan koronabirus kasu larrienak estuki lotuta daude obesitatearekin. 

Honek badu zentzua, izan ere, obesitatea beste gaixotasun askoren eragilea da; hipertentsioa, defentsa baxuak, diabetesa, gaixotasun metabolikoak... beraz, gaixotasun horiek jasaten dituen norbaitek arrisku handiagoa du koronabirusa hartuta sintoma larriak garatzeko.

World Obesityn argitaratutako meta-ikerketaren arabera, obesitatea duten koronabirus gaixoek aukera gehiago dituzte ospitalean amaitzeko eta arnasketa arazo larriak pairatzeko; horrekin batera, obesitatea duten gaixoei sendagaiek ez die efektu bera egiten. Hau gutxi balitz, ikerketak dio obesitatea duten pertsonek aukera gehiago dituztela koronabirusaz kutsatzeko, sistema immunologiko ahulagoa dutelako, eta ondorioz, txertoak ere ez die guztiz babestuko.