Obamatarren erretratu koloretsuak

Bi artista afroamerikar aukeratu dituzte Barack eta Michelle Obamak beren erretratu ofizialetarako, eta emaitza ikusgarria eta kolorez betetakoa da. Horrela, orain arteko tradizioarekin hautsiz, Obamatarrek arte afroamerikarrari lekua egin diote Etxe Zurian.
Kehinde Wiley eta Amy Sherald artistak aukeratu dituzte; Wileyk korbata gabe margotu du Barack Obama, lorez betetako oihan batean. Presidente ohiaren esanetan, artista oso fidela izan da: "Belarriak txikitzeko eta ilea ez oso zuri jartzeko eskatu nion, baina ez dit kasurik egin!".
Michelle Obamaren erretratua emakume batek egin du, Amy Sheraldek. Edozein emakume irudian islatuta ikusi dadin saiatu da Sheralde. Zer iruditzen zaizkizue?