Obamak telesaila izan dezake Netflixen

Istorio berrien bila dabil Netflix, eta jomugan jarri du Barack Obama AEBetako presidente ohia. Bera eta bere emazte Michelle Obamaren istorioa kontatzeko prest dago plataforma.
Inspiratzen duten istorioak nahi ditu plataformak, eta Obamatarrena hala iruditzen zaio. Oraindik ez dute albistea konfirmatu, baina Netflix prest omen dago presidente ohiari kezkatzen dioten gizarte gaien inguruan hitz egiteko espazio bat eskaintzeko.
AEBetako presidenteen artean teknologia berrietara eta sare sozialetara hobekien egokitu den presidentea izan da Obama, eta zurrumurruek diotenez, bere ideiak zabaltzen jarraitzeko bozgorailu berri baten bila dabil. Elkartuko ote dira?