Nyong’oren bidaia

Nyong’oren bidaia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
albiste-laburra
Nyong’oren bidaia
Twelve Years a Slave (2013) arrakastatsuaren ostean, Brad Pitten Plan B ekoiztetxeak arrazakeria gai nagusi izango duen beste film bat ekoitziko du. Americanah izango du izenburua filmak, eta 90eko hamarkadan diktadurapean zegoen Nigeriatik AEBetara ihes egiten duen neska baten bidaia kontatuko du. Neska hori Lupita Nyong’ok gorpuztuko du, ekoiztetxearen aurreko filmean egindako lanagatik Oscar saria irabazi zuen aktoreak. Gogoratu J. J. Abrams prestatzen ari den Star Wars: Episode VII filmean ere izango dela Nyong’o.