NYC ghosts and flowers

Belaunaldi oso batek eduki duen eragin nagusia izateak ez dio jarrera aldatu Sonic Youth taldeari, nahiz eta batzuetan, erakusten zaien begirunea neurriz kanpokoa izan, batez ere Espainian, non noise olatuak talde on batzuk ekarri zituen baina (onartu dezagun) asper-asper eginda utzi gintuzten asko ere bai. Sonic Youth taldeari musika tresnak lapurtu zizkieten diskoa grabatzeko prest zutenean, horregatik NYC ghosts and flowers hau neurri batean hasiera berri bat da, eta berriro asmatu dutela esan behar.