Nutella dastatzaile bila dabiltza!

Adi! Hau ez bada munduko lanik onena, behintzat oheak probatzea bezain gustagarria bada. Ferrero gozogile enpresa italiarrak honako iragarkia argitaratu du; Nutella txokolatea probatzeko 60 dastatzaileren bila dabiltza. Baldintzak? Ez daude! Egin beharrak? Gozoak dastatu!
Orain arte, lan hau egin dutenak profesionalak izan dira, baina enpresak 60 amateur gehitu nahi ditu. Hori bai, zorioneko hautatuek hiru hilabeteko ikastaroa egingo dute dastamena eta usaimena zorrozteko. Irailaren 30ean hasiko dira, beraz, garaiz zabiltzate! Aldi baterako lanaldia da, beste lanekin bateratu daiteke eta enpresa Alban dago, Italian. Lan eskaintza Openjobmetis portalean azaldu da. Animatuko zara?