Nurse Betty (Persiguiendo a Betty) ****

Nurse Betty (Persiguiendo a Betty) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nurse-betty-persiguiendo-a-betty/@@download/image/3p42-1.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Neil LaBute. Aktoreak: Rennee Zellweger, Morgan Freeman, Greg Kinnear, Chris Rock. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2000. Iraupena: 110 minutu.
3.zenbakia
In the Company of Men gordinaren egilearen uztako umore mikatzak bizirik dirau Nurse Betty komedia finean. Errepide galdu baten ertzean dagoen jatetxe arrunt bateko zerbitzari xaloa da Rennee Zellweger erakargarria. Duen bizitza tristea leuntzeko asmoz, bere telesail kutuneko galaiarekin egiten du amets gauero. Drogarekin zerikusia duen kontu baten erruz senarra galdu ostean, lana utzi eta Hollywoodera jo du maite duen telebista galaiaren bila. Gidoirik onenaren saria bereganatu zuen Nurse Betty komedia maltzurrak Cannesko Zinemaldian. Ironia finez eta sentiberatasun handiz atondutako komedia erromantiko atsegina da.