“Nun”

“Nun” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nun/@@download/image/40p12-2.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: B. Malone
Nun
40.zenbakia
Talde hasiberriek beren autoprodukzioak egiten jarraitzen dutela ikustea pozgarria da. Hala, Nun taldearen lehen maketa honek izango duena baino oihartzun gehiago mereziko luke. Izan ere, nabari da Nun taldeak ahalegin handia egin duela CD honetako bost kantuak pieza arruntak izan ez daitezen. Fugazik bere garaian zabaldu zuen —eta gerora talde askok jarraitu duten— bidetik abiatzen da kantuen oinarri instrumentala. Hala, asonantzia bilatzen duten konponketa asko daude, eta horrek atmosfera bat sortzen du. Bestalde, zati instrumetal luzeek eta abestien barne-garapen landuak giro berezia sortzen dute. Nun-ek gauza bat izan dezake kontra: abeslariaren ahotsak eta konposizioen estiloak hemen inguruko beste talde batzuk gogorarazten dizkigutela.