Nueces para el amor **

Nueces para el amor ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nueces-para-el-amor/@@download/image/5p38-5.jpg
2001/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Alberto Lecchi. Aktoreak: Ariadna Gil, Gaston Pauls, Malena Solda. Generoa: drama. Herrialdea: Argentina / Espainia. Urtea: 2000. Iraupena: 103 minutu.

5.zenbakia
Aliciak eta Marcelok rock kontzertu batean ezagutu dute elkar. Handik gutxira, maiteminduko dira. Zorionak, ordea, ez du gehiegi iraungo. Diktadura militar ankerrak haien patu komuna pitzatuko baitu. Aliciak Madrilera egingo du ihes. Marcelo, ostera, Buenos Airesen geratuko da. Alberto Lecchi zinemagile argentinarrak, bikote protagonistaren mende laurdeneko maitasun ezinezkoa islatuz, idealismoan sinesten zuen belaunaldi baten amets suntsituen kronika saminaz astintzen dizkigu errainak. Drama irregularra da.