Nudismoa hegazkinetan

Nudismoa hegazkinetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nudismoa-hegazkinetan/@@download/image/32p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Castaways Travel bidaia enpresak Miamitik Cancun-era hegazkinez joateko zerbitzu berezia antolatu du: nudismo hegaldia. Bidaiariei bi baldintza besterik ez zaizkie jartzen: 18 urtetik gorakoak izatea eta aireportuan itxaroten ari diren bitartean jantzita egotea. Behin hegazkinean, bai tripulazioak eta bai bidaiariek arropa eranzten dute. Hamaiketakoaren garaian, betiko janari eta edariez gain, zapi bat ematen diete bidaiariei, eserlekuaren gainean jar dezaten, ipurdiaren azpian, alegia. Hegaldi berezi honen truke, 436 euro ordaindu behar dira. Animatuko al zinateke?