Nuadibún dago Guantanamito

Nuadibún dago Guantanamito https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nuadibun-dago-guantanamito/@@download/image/20096245216mauritania.jpg
2012/12/13
berria
Nuadibún dago Guantanamito
Nuadibú herrixkan, Mauritania iparraldean, eskola huts bat atxiloketa-gune bilakatu zuen Espainiak, Europara bidean atzemandako etorkinak hartzeko. Ingurukoek Guantanamito deitzen diote egoitzari. Bada, Amnesty International erakundeak kaleratutako txosten baten arabera, etorkinek oso baldintza kaxkarrei egin behar izaten diete aurre: pilaketak, garbitasunik eza, tratu txarrak, aireztapen eskasa, babes juridikorik eza… Etorkinekiko mesfidantza giza eskubideen errespetuaren gainetik dagoela erakusten duen beste adibide lazgarri bat.