Nothing

Nothing https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nothing-2/@@download/image/Meshuggah_Nothing.jpg
2012/12/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Meshuggah
135.zenbakia
1987an Suedian sortua, formazioa aldatuz joan da urteetan zehar, baina horrek ez die eragotzi egun duten maila eskuratzea. 1995ean Destroy Erase Improve kaleratu ondoren, nazioarteko eszenaren arreta piztu zuten. 2002an Nothing disko hau argitaratzearekin batera, egitura konplexu eta riff astuneko aleekin argi utzi zuten death metalaren eta metal progresiboaren uztarketa zela euren eremua. Organic Shadows, Nebolous edota Stengah entzutean, martxan jarri nahi ez duen trailer kamioi bat imajinatzen dut filmetako leherketa batean... Hobe bihotzeko gaitzik duen inor inguruan ez edukitzea.