Not to Disappear

Not to Disappear https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
Daughter
171.zenbakia
Not to Disappear
Slow motion efektuarekin mugitzen zarela dirudi. Sintetizadore dardartiek beso-aldakak motel mugitzera zaramatzate, Elenaren ahots epelak nerbio sisteman zehar emozioak barreiatzen dizkizularik. Ezarian-ezarian grabitatea gutxitzen doa, hankak zorutik gero eta urrunago, lurra puntu urdin tipia da. Baina helburua ez da desagertzea (diskoaren izenburuak argi uzten duenez), zeure buruarekin aurkitzea baizik. Beldurrei begietara so egin eta bide berriak ibiltzea. New ways abestiak ederto laburbiltzen du aurkituko duzuna: Norberaren baitan dauden leku ezkutuak konkistatzeko soinu banda paregabea.