NOSEiD, txakur galduak, hauen sudurraren bitartez, identifikatzen dituen aplikazioa

NOSEiD, txakur galduak, hauen sudurraren bitartez, identifikatzen dituen aplikazioa Bazenekien txakurren sudurra euren hartz-marka direla? Hala da, gure hatzetako azaleko patroiarekin gertatzen den bezala, txakur bakoitzaren sudurreko zimurrak bakarrak dira eta animalia hauek bata bestearengandik identifikatzea ahalbiditzen du duda izpirik gabe. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/noseid-hauen-sudurraren-bitartez-txakur-galduak-identifikatzen-dituene-aplikazioa/@@download/image/Captura de pantalla 2021-05-13 a las 7.58.37.png
2021/05/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bazenekien txakurren sudurra euren hartz-marka direla? Hala da, gure hatzetako azaleko patroiarekin gertatzen den bezala, txakur bakoitzaren sudurreko zimurrak bakarrak dira eta animalia hauek bata bestearengandik identifikatzea ahalbiditzen du duda izpirik gabe.
NOSEiD, txakur galduak, hauen sudurraren bitartez, identifikatzen dituen aplikazioa
IAMS txakur janari markak hau kontutan harturik, Adam&EveDDB agentziarekin batera eure sudurreko patroiagatik txakurrak identifikatzeko sistema sortu dute. Honela jaio da NOSEiD.
 
NOSEiD-ek smartphone-n teknologia erabiltzen du animalia hauen sudurra eskaneatu eta honela txakur galduak identifikatzeko beren “sudur makargatik”. 
 
Izan ere, maskota galduak identifikatzeko metodo tradizionalak denbora asko behar izaten dute eta hori frustragarria da euren jabeentzat. Aplikazio honek prozesua erraztuko duela zin egin dute, hain justu txakurtegien elkarlanagatik. Egitasmo honen azken helburua, maskotak euren etxeetan mantentzea da eta txakurtegiak pixkanaka hustutzea da. Hori bai, zoritxarrez oraingoz ez dago aplikazioa gurean eskuragarri, ea hau irakurtzen duen (eta ezagutzak dituen) norbait horrelako hemengo txakurtegiekin batera egitera animatzen den!