Norvegiarrak errudun sentitzen dira bizitza pribilegiatua edukitzeagatik munduan desparekotasuna nagusi den bitartean
Norvegiarrak errudun sentitzen ari dira, munduko beste lekuekin alderatuta, bizitza pribilegiatua edukitzeagatik.
Elisabeth Oxfeldt-ek, Osloko unibertsitateko literaturako irakasleak, dioenez norvegiar asko, geroz eta gehiago, euren bizitzak, baldintza prekarioetan bizi diren beste pertsonekin alderatzen ari hasi dira.
Oxfeldt aditua da eskandinaviar liburuak, pelikulak eta telesailak aztertuz herrialdearen kultura islatzen eta honela aurkitu zuen norvegiarren erruduntasun sentimendu hau.
“Literatura, pelikulak eta telesail garaikideak behatzean, kontrastea topatu nuen norberaren zoriontasunaren, zorteduna izatearen edota pribilegiatua izatearen eta besteen sufrimenduaren artean. Honek erruduntasun sentimendua sortzen die, deserosotasuna edo lotsa” esan dio BBC hedabideari.
Ikertzaile honen ustez, norvegiak askok daramaten bizi kalitateak sentimendu hau sorrarazi liezaieke; berak “eskandierrua” bezala bataiatu du.
Gauza jakina da, herrialde eskandinaviarrek bizi kalitate maila altua dutela eta munduko herrialde zoriontsuenetakoak direla.
Gainera, Norvegia munduko bigarren herrialdea da Giza Garapenaren Adierazlean, hezkuntza maila altua duelako eta hiritar bakoitzak dituen diru-sarrerak eta sortzen duen aberastasuna izugarria delako.
Alta, Norvegiak aberastasuna sortzeko duen moduak kritikak sortu ditu ingurunean duen eraginagatik. Norvegiako ekonomiaren oinarria petroleoa eta gasa dira eta diru-sarrera hauekin finantzatzen du ongizate estatuak sortzen dizkion gastu sozialak.
