NORVEGIAN OSPITALEAK NATURAREN ERDIAN

NORVEGIAN OSPITALEAK NATURAREN ERDIAN Irudikatzen ahal duzu ospitale bat naturaren erdian, gaixoak basoaren erdian sendatzea ahalbidetzen duena eta ez horma triste eta zurrunez inguraturik? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/norvegian-ospitaleak-naturaren-erdian/@@download/image/norvegia 3.jpg
2019/04/08

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Irudikatzen ahal duzu ospitale bat naturaren erdian, gaixoak basoaren erdian sendatzea ahalbidetzen duena eta ez horma triste eta zurrunez inguraturik?
NORVEGIAN OSPITALEAK NATURAREN ERDIAN

Herrialde eskandinaviar honetan etxola idilikoak eraiki dira ospitale baten funtzio berberekin. Etxola horietan, gaixotasun, trauma eta istripuez errekuperatu zaitezke natura lagun duzula. Etxolak bertako ospitale handien inguruan eraiki badira ere, guztiagandik urrun dauden sentsazioa ematen dute, lasaitasuna igorriz. Bertan, gaixoek nahi izan ez gero bakarrik egon ahalko dute edota bisitak jaso, norberaren nahien arabera, garrantzitsuena, gorputza energiaz bete eta errekuperatzea baita.

Paradisurik ez badago ere munduan, Norvegia bezalako herrialdeak oso aurreratuak daude alderdi askotan gugandik, baina aldi berean, badakite tradiziotik zer mantendu, ongizatea lortzeko aitzinako usaiak kontserbatuz. Naturan murgiltzea da beharbada tradiziorik handiena eta baita onurarik handiena dakarrena ere.

Ospitale hauek friluftssykehuset terminoarekin definitzen dira eta friluftsliv kontzeptuaren baitan eraikiak izan dira, hau da, eskandinaviarrek naturari ematen dioten garrantzia adierazteko erabiltzen duten kontzeptuaren baitan. Honelaxe itzuli genezake kontzeptua: Aire zabalean bizitza. Kontzeptu bitxi bezain eder hau bi hitzen batura da: ospitalea eta aire zabal kontzeptuak batuz sortua.

Kontzeptu honek norvegiarrei naturara bueltatzeko beharra ezartzen die, euren baitatik ateratzekoa, naturara sartuz eta hiri handiei gure benetako izatea ahazten ez utziz. Osasunari dagokionez, hirietako kutsadurak gaixotzen gaitu eta horregatik ulertzen dute eskandinaviarrek beharrezkoa berriz ere osatzeko naturara jotzea. Aire zabaleko ospitale hauek proposamen interesgarriak dira eta mundu osora zabaldu beharko lirateke.

Baina albiste honetan arreta deitu didan gauzarik harrigarri bezain pozgarriena izan da jabetzea friluftsliv terminoak zeinen argi erakusten duen hizkuntzek mundua aldatu dezakeela eta horregatik zaindu behar ditugula guzti guztiak. Noski, aldi berean tentuz ibili behar dugu esaten dugunarekin, hitzek onura bezain beste min egin baitezakete.