Nortasuna Sarean jardunaldia: nola atera etekina testuari sareetan?

Nortasuna Sarean jardunaldia: nola atera etekina testuari sareetan? Galdera honi erantzuna emateko, bosgarren urtez antolatu du TaPuntuk jardunaldia Donostian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nortasuna-sarean-jardunaldia-nola-atera-etekina-testuari-sareetan/@@download/image/320190130_NortasunaSarean0153w.jpg
2020/01/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Galdera honi erantzuna emateko, bosgarren urtez antolatu du TaPuntuk jardunaldia Donostian.
Nortasuna Sarean jardunaldia: nola atera etekina testuari sareetan?

Datorren urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18.30ean, sareen kutxa hutsa nola bete landuko duen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, komunikazioan eta sare sozialen inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Enpresa txiki nahiz ertainen arduradunei, bere erakundearen nortasuna sareratzearen ardura dutenei, zein gaian interesa duen edonorri zuzendurik, influentzien marketinean beharrezko diren oinarrizko ezagutza eta aholkuak eskainiko dira.

Hizlariak

Aditu gisa bi profil ezberdin izango dira. Alde batetik copywritter moduan lan egiten duen eta Redactora.net negozioaren arduradun den Noelia Jimenez, eta bestalde Arteman Komunikazio Agentziako Usoa Agirre. Bien eskutik sare sozialetan eta webguneetan zein testu eta nola erabili beharko genukeen azaltzeaz gain, joerak eta adibideak aztertuko dira.

Mahai ingurua

Esperientzientzat ere tartea egongo da, honetarako hiru kasu praktiko ezagutuko dira. Alde batetik Jone Bengoa ilustratzaileak Sastrakan ilustrazioei testua nola jartzen dion azalduko du. Bestalde, Berria egunkariko internet saileko buru den Jon Ordoñez-ek informazioa sareetara nola egokitu eta euren web 2.0 iraultza azalduko du. Eta azkenik, Estitxu Zabalak azken Zinemaldiko edizioan, community manager bezala ibili ostean, bere esperientzia kontatuko du.

Izen-ematea

Bertaratzeko interesa dutenek izen-ematea www.nortasunasarean.eus web-orriaren bitartez egin beharko dute. Partehartzea doakoa izango da eta interesa duen orori irekia da. Jardunaldia ospatuko den aretoaren espazio mugak direla eta, parte-hartzaile kopurua mugatua izango da. Hori dela eta, TaPuntuko kideek saio honetan parte hartzeko interesa duten guztiak ahalik eta azkarren izen ematera gonbidatzen ditu.