Nork du auto ponpoxoena?

Tuning-a norbere autoan apaingarriak jartzea da. Hau da, dendatik zuzenean erositako ibilgailuari, edertzeko hamaika osagai gehitzea: aleroiak, marrazkiak eta indar handiko soinu ekipoa, besteak beste. Norberaren autoa besteenarengandik ezberdintzea da Tuning-aren helburu nagusia.
Tuning-a 60ko hamarkadan sortu zen Alemanian, baina AEBetan eta Japonian ere tradizio handia du. Euskal Herrian gertakari berria da. Dena dela, gurean badira tuning zaleak, izan ere, apirilean topaketa egin zen Iruñean eta maiatzean Bermeon.
Tuning-a gauza berria izan arren, gero eta ibilgailu pertsonalizatu gehiago ikusten ditugu gure errepideetan. Nork ez ditu ikusi aleroidun ibilgailu horiak ditxosozko dunba-dunbarekin jo eta ke?
Zaletasun hau diskotekekin, drogekin eta gazte arinekin lotu ohi da. Jon Ormaetxea Urdaibai Tuning Club-eko ordezkariak, ordea, ukatu egin du uste oker hori. Jonen aburuz, mundu honetan aurreiritzi asko dago eta, ondorioz, ez da zaletasun horren benetako kontzeptua ulertzen: "Tuning-a berria da eta gazteak erakartzen ditu. Gauza berri guztiekin gertatzen da; berria baldin bada, gazteak hor daude, horrek esan nahi duen guztiarekin". Jon bera aurreiritzi horiek guztiak hausten saiatu da. "Ez dugu soilik diskoteketako musika entzuten. Nik, autoan Benito Lertxundi eta Mike Oldfield ere entzuten ditut. Bestetik, ezin da tuning-a drogekin lotu. Aurreiritzi horiek direla eta, zenbaitetan oztopoak jarri dizkigute topaketak antolatzeko", nabarmendu du Ormaetxeak.
Matxismoa
Autoen kultura betidanik lotu izan da gizonekin, eta era batean edo bestean, honelako zaletasunek matxismoa sustatzen dutela esan ohi da askotan. Tuning-a ez da salbuespena, izan ere, Jonek baieztatu egin du gure susmoa: "Matxismo handia dago mundu honetan, baina gure helburuetako bat nesken parte hartzea areagotzea da. Bestalde, matxismoa auto gidarietan ez ezik, beraien neska-lagunetan ere antzematen da", gaineratu digu Urdaibai Tuning Club-eko ordezkariak.
Tuning-ean emakumearen irudia objektu sexual gisa agertzen da maiz. Esaterako, autoen jabeen neska-lagunak autoaren kolore bereko tindua eraman ohi dute ilean: autoa lila bada, neskek ilea lila kolorekoa daramate. Horia bada, horia. Bitxia, benetan.
Hala eta guztiz ere, Ormaetxeak esan digunez, auto pertsonalizatuak gidatzen dituzten neskek gora egin dute tuning topaketetan. Aldatuko al du horrek zaletasun bitxi honen filosofia?
Musika ekipo indartsua
Baina hitz egin dezagun autoez, eurak baitira protagonistak. Nolakoak izan behar dute auto berezi horiek?
Lehen baldintza: ibilgailuak ederra behar du izan, barrutik eta kanpotik.
Lehiaketetan eta topaketetan hiru atal neurtu ohi dira: autoaren barrualdea, kanpoaldea eta musika ekipoaren soinua.
Azken atal horretan, soinuaren kalitateari eta indarrari erreparatzen zaie. Eta indarra ez zaie falta musika ekipoei! Bermeoko topaketan, esaterako, 18.000 watio eta 15 bozgorailu zituen autoa aurkeztu zuten. Musika jartzean, ibilgailuak dar-dar egiten zuen. Aldamenean, beste auto berezi eta zaratasua zegoen: "The Sound of the Beast" (piztiaren soinua) delakoa. Piztiak, jakina, bertatik aldentzeko moduko zarata ateratzen zuen.
Zaletasun garestia
Autoa apaintzea ez da batere merkea, izan ere, jabeak 18.000 euro xahutu ditzakete, autoan egin nahi dutenaren arabera. Autoentzako soinu ekipoak ere garestiak dira, esaterako, bada ekipoan eta bozgorailuetan beste 18.000 euro gastatu dituenik. Beraz, tuning-a ez da edozeinen eskura dagoen zaletasuna. Gazte gehienek nahikoa dute autoa eskuratzearekin, horrelako kontuetan sartzeko!
Ormaetxearen iritziz, tuning-ean hasi nahi duenarentzat onena, talde batean sartzea da: "Gure taldean sartzeko ez da ibilgailurik eduki behar. Asmoa ikastea da, norbera gauza izan dadin bere autoan nahi duena egiteko". Izan ere, tuning-aren filosofiaren beste ezaugarri bat nork bere autoa apaintzea da: artisauen modura, alegia.