Nork asmatu zuen komuneko papera?

Nork asmatu zuen komuneko papera? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nork-asmatu-zuen-komuneko-papera/@@download/image/22p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Nork asmatu zuen komuneko papera?
Komuneko papera ez da atzo goizeko asmakizuna, eta beste hainbatetan bezala, oraingoan ere denboran atzera egin eta Asia aldera joan behar dugu lehen aztarnak aurkitzeko. XIV. mendeko Txinan ipurdia garbitzeko papera egiten zuten, baina antza, enperadoreak baino ez zuen erabiltzen. Mendabaldean, berriz, New Yorkeko Joseph G. Gayetty hasi zen 500 orrialdeko paketeak saltzen 1857an: orrialde solteak ziren eta bakoitzak Gayettyren izena idatzita zeraman bi aldeetatik; bitxia benetan. Herritarrek, ordea, ez zioten asmakizunari harrera onik egin. 1890ean, azkenik, egungo paper biribilkiak saltzen hasi ziren, arrakasta handiz.