Nork asmatu zuen kateorratza?

Nork asmatu zuen kateorratza? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nork-asmatu-zuen-kateorratza/@@download/image/17p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Nork asmatu zuen kateorratza?
Walter Hunt mekaniko newyorkearra zorretan zegoen, eta buruari bueltaka zebilen ea nola kitatu zezakeen zorra. Guztira, hamabost dolar zor zituen. Ez omen zen batere erraza hamabost dolar horiek kitatzea. Izan ere, Hunkek hiru ordu pasatu baitzituen pentsatu eta pentsatu. Hausnarketan ari zela, ordea, alanbre puxka batekin jolasean ari zen, eta urduritasunak jota agian, hainbeste bihurritu zuen alanbrea, non objektu berria sortu zuen. Objektu berriak oihalak elkartzeko balio zezakeela konturatu zen. Hortaz, hartzekodunari asmakuntzaren gaineko eskubideak eskaini zizkion, 400 dolarren truke. Hark eskaintza onartu eta 1849an kateorratza patentatu zuen.