Nördlingen

Nördlingen https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/05/13
albiste-laburra
Nördlingen
Bavieran dagoen 20.000 biztanleko herri alemana da. Erdi Aroan sortutako herri gehienak bezala, Nördlingen ere harresi batek inguratzen du. Baina kasu honetan, harresia berezia da, herria meteorito batek sortutako kraterrean dagoenez, harresiak zirkulu perfektuaren itxura baitu. Erdi Aroko xarma mantentzen duen herrira sartzeko bost ate daude, eta barruan defentsarako hamaika dorre aurki daitezke. Harrizko eta egurrezko etxeak ditu, berpizkundeko estiloan eta estilo barrokoan eraikiak. Hain da ederra, Tim Burtonek Willy Wonka and the Chocolate Factory (2005) filmeko eszena batzuk bertan errodatu zituela!