NORBERE GOGORA: HOTZARI HARTUAZ TAMAINA

NORBERE GOGORA: HOTZARI HARTUAZ TAMAINA Ekin diogu urteari, lehen haize bolada eta egun euritsuei, asmo berrien bultzadari. Igande arratsaldeko mantaren errepublikan agintari, izkin egin gripeari, eta tantaka ari den sudur honi, eskaini alternatiba bat edo bi, hara eta hona ibili, bidean berotzeko hoztu zaigun barne hori. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/norbere-gogora-hotzari-hartuaz-tamaina/@@download/image/NORBERE GOGORA01.jpg
2017/02/15
erreportajea

Bud Letona

Ekin diogu urteari, lehen haize bolada eta egun euritsuei, asmo berrien bultzadari. Igande arratsaldeko mantaren errepublikan agintari, izkin egin gripeari, eta tantaka ari den sudur honi, eskaini alternatiba bat edo bi, hara eta hona ibili, bidean berotzeko hoztu zaigun barne hori.
NORBERE GOGORA: HOTZARI HARTUAZ TAMAINA

Otsaila, eskailera zaila, mila une eta gozotasun ekarriko ditu baina, eskaintza mutur aurrean dugu, gozatzeko nahi adina. Eta etxeko salaren besarkadari ezetz esaten jakin, kalez kale, herriz herri ekitaldiak antolatzen ari diren gazte-zahar horiekin bat egin, belarriak, begiak eta barrenak beteko zaizkizu arin, ahaztu nahi izaten den hilabete hau bihurtzeko ahaztezin.

 

ANTZERKI MASKARADA

Nafarroako Beheko Larraine antzerki taldeak Atte hil aurretik lana aurkezten jarraituko du euskal lurralde osoan zehar, Leioan hilaren 2an, Izturitzen 18an eta Baigorrin 26an.
 Bestalde, Iduzkilore konpainiak Telesforo ez da Bogart antzezlana taularatuko du Urruñan hilaren 5ean, Izturitzen 18an eta Bergaran 19an.
 Maskararik gabe, maskaraden magiaz gozatzeko aukera ederra ere Ipar Euskal Herrian barrena, Pettara eskualdeko sei herritako gazteek sortutako ikuskizun ederra, Altzai-Altzabehiti-Zunharretan lehena hilaren 5ean, Altzürükün hilaren 12an eta Muskildin hilaren 19an hurrena.

 

 

MUSIKAREN SALTSA

Akordeak gora akordeak behera, musikari ere eman beharko zaio aukera. Irulegiko Irratiaren 35.urteurrenaren harira, Errobi Kantatuz ekitaldian bilduko dira Aiherran, hilaren 4an kantari eta musikari pila.
 Gatibu taldeak Aske matte, aske bizi lan berria aurkeztuko du, besteak beste, hilaren 18an Biarritzeko Atabal aretoan, eta Galiziako Guerrera taldeak blues ukituko psikodeliaz beteko du Donostiako Dabadaba aretoa hilaren 24an.

Saltsa maite duenik bada seguru, haientzako Ainiza Monjoloseko gazteriak Saltsa Egunaren bigarren edizioa ospatuko du, hilaren 11n, bertako egoitzara hurbildu! Izango dira mus txapelketa, talo eta xingarra, eta Binuza freskoak txaranga, Zezenaren taldea, Xutik eta DJ Fishen musikak girotuko du egun-pasa ederra.
Bada zer egin urtearen bigarren pauso honetan, egunerokotasuna eta aisia uztartzeko borrokan, galdu norbere barne mundu eta Euskal Herriko zoko beroetan. Eta hotzari hortzak erakutsi, koloreak jantzi, eta eguraldia hobetu bitartean, aste gris hauei irribarrez eutsi.