Norbere buruari fidel

Zer da fideltasuna? Zinez, ez da erraza kontzeptua zehazten. Zenbat istilu gertatzen dira bikotekideen artean, batak eta besteak harremana ezberdin ulertzen dutelako; edo tartean beste norbait agertu delako; edo adar jartzeren bat izan delako
izan ere, fideltasuna ulertzeko hamaika modu daude, eta azken batean, norbere buruarekiko fidela izatea da garrantzitsuena.
Euskal Herriko jendearen artean, fideltasun hitza bikote-harremanekin lotzen da zuzenean. Monogamia zorrotza nagusi den gizarte honek, gure bikotekidea izango den pertsona bakarra hautatzera bultzatzen gaitu, eta, ustezko pertsona hori aurkitzean, pertsona horrekiko sekulako espektatibak sortzen ohituak gaude gehienetan.
Pertsona hori gure bizitzako laranja-erdia izango dela sinestera heltzen gara azkenean. Hori dela eta, pertsona horrentzako eta horrekin soilik bizi behar dugula ikasi dugu. Konturatu gabe, sinesmen horiek ondorio mingarriak sortzen dizkigute sarri.
Bikote-harremanak
Bikote-harremana kontratu bat da, bi pertsonek adostutako kontratu bat. Bikote guztiak ezberdinak dira, eta harreman bakoitzak bere arauak ditu. Arau horiek hitzez hitzartutakoak izan ohi dira askotan, baina badira hitzik gabe, konturatu gabe edo konturatuta, adostutako baldintzak ere.
Baldintza horiek gauza jakintzat ematen ditugu gehienetan, edo, bestela, norberaren arrazionaltasun komuna deritzonetik atereak izan ohi dira. Arazoak sortzen dituztelako fama dute horiek, gaizki ulertuak sortzeko ahalmena baitute; zorionez, pertsona bakoitzak harremanak ulertzeko eta bizitzeko norbere era du bikote barruan ere. Izan ere, bi pertsonen artean, beti gelditzen da adostu gabeko zirrikituren bat edo beste. Egoeraren arabera, onerako edo txarrerako erabiltzen ditugu hitzartu gabeko zirrikitu horiek.
Kontratu motak
Munduan, bikote adina bikote mota dago. Bikote bakoitza bere erara antolatu, maitatu eta komunikatzen da, erlazio bakoitzak bere kontratua baitu. Dena den, ezaugarri nagusietan oinarrituta, badaude errepikatzen diren hainbat bikote molde:
-"Zurekin, luzerako": Kontratu itxia da hori. Pertsona bakarrarekin ilusio, proiektu eta desilusioak elkarrekin bizitzeko asmoa. Erantzukizun galanta bikotearentzat!
-"Gaur zurekin, baina bihar beste bat": Kontratu gabeko erlazioa. Azken urteetan modan jartzen ari da. Dibertigarria izan daiteke, baina, zoritxarrez, oso zaila da luzaro irautea, ez baikaude horretarako heziak. Gure heziketak oztopatzen du molde horrek egoki funtzionatzea.
-"Zurekin, baina besteekin ere bai (zuk jakin gabe)": Zu bereziena izan arren, besteren batekin zerbait gertatuz gero, gozatu eta kitto! Batzuek, horrelakorik gertatuz gero, ez dute ezer jakin nahi izaten; beste batzuek, berriz, bai.
-"Zurekin baina beste bat agertuz gero, hor konpon!": Gaur, zeu izan zara bereziena, baina bihar nor izango den jakitea zaila da. Eta harreman mota gehiago ere badira, noski, bikoteak adina
Kontratu guztiak ñabarduraz josiak daudenez, erlazio bat ez da sekula bete-betean sartuko sailkapen batean edo bestean. Izan ere, bikote-harremana errepikaezina izatea eragiten dute, batetik, elementuren batek; bestetik, arauren batek, eta, batez ere, elaborazio propioek.
Adarrak nori?
-Bikotekideari: Euskal Herrian, fideltasuna edo desleialtasuna bikote-lagunarekin lotzen da zuzenean. Bikote-laguna oso beharrezkotzat hartzen da gizarte monogamo honetan, eta irakatsi digute bikotekidearekin egindako proiektuek, trinkoak eta hautsezinak izan behar dutela. Hori dela eta, pertsona horri leial izaten ikasteari balio handiegia ematen zaio, agian.
-Norberari: Besteei fidel izaten irakatsi diguten arren, nork erakutsi digu geure buruari fidel izaten? Hori irakasteko ohiturarik ez dagoenez, geure kabuz ikasi beharko dugu. Askotan, gizarte-arauetara egokitzeko, alde batera baztertzen dugu geure buruari izan beharko geniokeen fideltasuna; era horretan, sistemaren arauetan sartzeko erraztasun gehiago lortzen dugu. Gogoko dugun lagun batekin harremana sakondu nahi dugunean, erakutsi diguten bikote-ereduetara egokitzen gara, norberak nolako harremana nahiko lukeen hausnartu gabe. Kasu batzuetan, geure barneak zer dioen entzun gabe, geure buruari iruzur egiten diogu.
-Kontratuari: Geure buruari leial ez garenean, zailagoa izaten da bikotekidearekin adostutako kontratua mantentzea. Beraz, ez ahaztu! Zeure buruari fidel izaten saiatzen bazara, errazagoa izango zaizu bizitzako arlo gehienetan fidel izatea.Izan ere, bikote-kontratua egitean, arau batzuk edo beste batzuk adosten dira, eta, horien arabera, bizipen ezberdinak izan ditzakezue egoera jakin batean.
Demagun bikote-harreman egonkorra duzula, eta gau batean beste harreman bat izan duzula, harreman egonkor horretatik at. Batzuek horrela suertatu delako sentsazioa izango dute; beste batzuek, berriz, erruduntasun-sentsazioa izan dezakete, eta beste batzuek Ez da bata besteak baino hobea: zeuk ikusi zein den zuri komeni zaizuna; ondoren, horixe aldarrikatu eta negoziatu beharko duzu.
Adarrak eta erruduntasuna
Bikotetik kanpo beste harreman bat izaterakoan, pertsona bakoitzak bere sentsazioak bizitzen ditu. Ekintza hori zama bat izan daiteke batzuentzat; beste batzuentzat, berriz, onuragarria da bere erlazio egonkorrarentzat. Dena den, desleialtasun mota hori erabat lotzen da erruduntasunarekin. Alde batetik, monogamiaren eragina garbia da. Bestetik, lehen aipatutako norbere buruari fideltasun-eza izaten da errudun-sentsazio horren jatorria. Beste batzuetan, ordea, errudun sentitzen gara errudunak garelako. Desleialtasun bat probokatu, eta horrekin lortu nahi dugunak pisua duenean izaten da hori: mina emateko, jeloskortasuna edo maiterrea eragiteko, harremana bukatzeko, bikotekideak arreta gehiago emateko Gauzak garbi adierazteko zailtasunak ditugunean, desleialtasun bat gertatzea bultzatzen da. Horrek atzetik dakarrenak, ordea, ekintzak berak baino garrantzi handiagoa izaten du.
Izan zeure buruari leial!
Bizitakoak bizita, argi dago norbere buruari fidel izatea dela errentagarriena. Dena den, pertsonak aldatu egiten gara, eta, ziur asko, garai batean adostutako baldintzek ez digute gerora balioko.
Maiz, desleialtasunak, bikote-lagunari min ematea ekartzen du. Sarritan, min hori ez da sortzen zuk egindako kontu zehatz batengatik, baldintza-aldaketengatik baizik: momentu batean, batak besteari eskatzen diona emateko gaitasunik edo gogorik ez duzuelako, hain zuzen. Zuk gura duzuna ezin jasotzea, edo berak nahi duena ezin ematea; hori onartzeak sortzen duen mina naturala da. Bizi beharreko mina sanoa da.
Besteei zure zoriontasunari buruz hainbeste kontu eskatu gabe, zure gorputzari kasu egiten badiozu, eta egiten duzunaren jabe izaten ikasten baduzu, harreman osasuntsuagoak izango dituzu. Zalantzarik gabe, hori da fideltasunik garrantzitsuena.