Norberari berea ama lurraren legea.

Boa Vista izeneko hiritik gertu dago Raposa Serra do Sol erreserba. Gaur egun, erreserbako 19.000 indigena Brasilgo Epaitegi Gorenaren ebazpenaren zain daude; izan ere, urte luzez indigenen lurrak ustiatu eta gero, kolonoak legez kanpo aritu ote diren erabaki behar dute epaileek. Hala erabakiz gero, kolonoek lurrak utzi beharko dituzte. Epaitegia osatzen duten 11 epaileetatik 8k jakinarazi dute indigenen aldeko bozka emango dutela. Macuxim, Taurepang, Wapichama, Pantpmana eta Ingarico etniek 1,7 milioi hektareako erreserba berreskura dezakete. Bazen garaia!