'Nora' filma emango dute, bihar, Orioko hondartza ondoko belardian

'Nora' filma emango dute, bihar, Orioko hondartza ondoko belardian Beste bi film ere ikusi ahal izango dira abuztuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nora-filma-emango-dute-bihar-orioko-hondartza-ondoko-belardian/@@download/image/9f4c5ec6-e02b-4824-a0fd-7a0c3cd437bf.png
2023/07/21
Beste bi film ere ikusi ahal izango dira abuztuan.
'Nora' filma emango dute, bihar, Orioko hondartza ondoko belardian

Orioko Zinea kalean egitasmoaren barruan, hiru film eskainiko dira hondartzan uztailean eta abuztuan. Lehen saioa bihar bertan izango da, hilak 22, eta Lara Izagirre zinemagile bizkaitarraren Nora filma proiektatuko da.

Ane Pikaza aktoreak gorpuztutako Nora protagonistak 30 urte ditu, aitona Nicolasekin bizi da eta bere bizitza ez da aurreikusi bezalakoa. Lan txikiak egiten ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaian abiatuko da, aitonaren errautsak amonarenen albora eramateko, Ziburura. 

Beste aktore askok ere parte hartu dute road movie honetan: Hector Alterio, Ramon Barea, Klara Badiola, Naiara Carmona, Itziar Ituño, Iñigo Aranbarri, Loli Astoreka eta Joseba Usabiaga.

Emanaldia 22:00etan hasiko da, hondartza ondoko belardian.

Beste bi emanaldi
Ziklo honen barruan beste bi film proiekzio egingo dituzte abuztuan. Spider-Man: No way home emango dute abuztuaren 4an, 22:00etan, gaztelaniaz. Abuztuaren 18an, berriz, Little Miss Sunshine pelikula ikusi ahal izango da ordu eta toki berean, euskaraz.