Nor dator Gernikako Lekuek jaialdira?

Nor dator Gernikako Lekuek jaialdira? Martxoaren 9tik 16ra bitartean hurbildu Astrara! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nor-dator-gernikako-lekuek-jaialdira/@@download/image/Gernikako Lekuek 2019.jpg
2019/02/08
berria
Martxoaren 9tik 16ra bitartean hurbildu Astrara!
Nor dator Gernikako Lekuek jaialdira?

Aurkeztu dute martxoaren 9tik 16ra bitartean Gernikako Lekuek Festibalean izango diren talde guztiak; Astra herriko fabrika kulturalean hasiko da festa, reggae musikari eskainitako gau batekin. Martxoak 9an, larunbata, Kaleko Urdangak talde euskaldunak eta 8º6 Crew  paristarrek emango diote hasiera festibalari. Leku berean, martxoaren 16an jarraituko dute dantzan Mad Muasel eta Bad Sound taldeen emanaldiarekin.

Astra ondoko bunker historikoan ere leku egingo diote musikari, martxoaren 11n Amorantek eskainiko duen saio bereziarekin. Bestalde, Iparragirre Rock Elkartean atsegin handiz hartuko dute Mr. Sipp bluesman estatubatuarra martxoaren 14an, osteguna. 15ean, jadanik iragarritako Mississippi Queen & The Wet Dogs eta The Soul Jacket, eta larunbatean, aldiz, DobleCapa madrildarren eta Dätcha Mandala frantsesen psikodeliaren txanda izango da.

Trinkete Antitxokoan, lagunarteko kontzertu batez gozatzeko aukera izango da Maite Larbururekin, Neighbor taldeko abeslaria, martxoaren 10ean, igandea. Vancouvers izango dira hurrengo ostiralean, martxoak 15, giroa edertzeko arduradunak, eta 16an, berriz, Moxal taldea eta Joseba Irazoki eta Lagunak.

Bestalde, Lizeo antzokian freskotasunez beteriko bi hitzordu izango dira: martxoaren 15ean Núria Graham Kataluniatik eta 16an Antonio Lizana Trío Cádizetik bere flamenko jazzarekin.

Ez dira faltako doako kontzertuak Gernikako tabernetan: Gonzalo Portugal, Slap Guru, Primeros Auxilioss, Dekot, Belatz, Laukatu eta Iñigo Garrido izango dira martxoko aste luzean txoko ezberdinetan zehar soinu-banda jarriko dutenak.

Bonuak eta kontzertu bakoitzerako banako sarrerak salgai daude Astra, Ospa eta Aterpe tabernetan Gernikan, Talako Kantinan Bermeon eta Gernikako Lekuek webgunean zein BIBE plataforman.