Nor dago begira?

Nor dago begira? Gure dispositiboek espiatzen gaituzte; nola babestu dezakegu gure intimitatea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nor-dago-begira/@@download/image/Captura de pantalla 2017-08-25 a las 09.24.00.png
2017/08/28
albiste-laburra
Gure dispositiboek espiatzen gaituzte; nola babestu dezakegu gure intimitatea?
Nor dago begira?

Netflixeko Black Mirror seriea ikusi duzuenok jakingo duzuenez, teknologia beldurgarria izatera iritsi daiteke; errealitate horretatik geroz eta hurbilago bizi gara, eta egun, Anai Handia programaren antzeko zaintza jasaten dugu.

Baina, nondik espiatzen gaituzte? Kaleetan, bankuetan, dendetan eta garraio publikoan dauden kamerez gain, ezin dugu ahaztu gure gailuek ere kamerak dituztela, hala nola, laneko ordenagailuak, etxeko tabletak, mugikorrak... eta bai, bertatik ere, guri begira egon daitezke.

Baina, zertarako nahi ote du inork gure webcametik begiratu? Bada informazioa saltzeko. BBC-ren arabera, craker batek emakume baten webcama aktibatzea lortzen badu, 5 dolar inguru lortu ditzake. Hala, nerabeak dira intimitatearen urraketa hau jasateko arrisku handiena dutenak. Gainera, jakin mugikorretatik zelatatzea ordenagailuetatik egitea baino errazagoa dela.

 Mark Zuckerbergek zeloarekin tapatzen du bere kamera.

Eta nola babestu dezakegu gure pribatutasuna? Hona hemen gomendio batzuk:

1) Tapatu zure ordenagailuko kamera: tontakeri bat dirudien arren, zelo puska batekin ordenagailuko kamera ezkutatzea oso eraginkorra izan daiteke. Dena den, kontutan izan audioa konektatu dezaketela ere.

2) Deskonektatu geolokalizatzailea: Mugikorrek non gauden jakin dezakete une oro, eta informazio hori arriskutsua izatera iritsi daiteke, gure errutina guztia ezagutzera iritsi daitezkeelako.

3) Ez eman informazio pertsonal gehiegi. Facebook eta antzeko sare sozialetan gure izen-abizenak, adina, lanbidea, familiakideen izenak, gustu eta denborapasak adierazi ditzakegu. Kontutan izan, gure buruaz geroz eta informazio gehiago eskaini, orduan eta aukera gehiago dituztela crakerrek informazio hori gure aurka erabiltzeko.

4) Hardwarea errebisatu. Gogoan izan, kamerak argitxo bat duen arren, beti ez dela pizten, eta gu konturatu gabe, kamera piztuta egon daitekeela. Onena? Gure gailuak erabiltzeari uzten diogun bakoitzean erabat itzaltzea. Gainera, antivirusa eguneratua izateak asko lagundu dezake.