NOR: Animalien askapenaren aldeko kolektibo berria jaio da

NOR: Animalien askapenaren aldeko kolektibo berria jaio da NOR Euskal Herria Antiespezista, helburu zehatz eta argi batekin jaio da: Euskal Herrian mugimendu antiespezista indartsu eta koordinatu bat sortzea, eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko borroka politikoa dela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nor-animalien-askapenaren-aldeko-kolektibo-berria-jaio-da/@@download/image/Captura de pantalla 2018-09-05 a las 09.55.01.png
2018/09/05
NOR Euskal Herria Antiespezista, helburu zehatz eta argi batekin jaio da: Euskal Herrian mugimendu antiespezista indartsu eta koordinatu bat sortzea, eta nabarmentzea animalien askapenaren aldeko borroka politikoa dela.
NOR: Animalien askapenaren aldeko kolektibo berria jaio da

Gizaki gisa ditugun pribilegioei buruz hausnartzera bultzatu nahi dute, borroka egin ahal izateko gainerako animaliak baztertzera eta zapaltzera eramaten gaituen sistemaren aurka.

Antiespezismoa sustatzeko eta sendotzeko euskarazko edukiak ere sortu eta zabaldu nahi dituzte. Euskal Herriko beste talde antiespezisten esku jarri nahi dituzte eduki horiek, indarrak batzeko asmoz. Justizia sozialaren aldeko jarrera garbia hartu nahi dute, eta hori lortzeko ezinbestekoa da sentitzeko gai diren beste animalien interesak kontuan hartzea.

Talde antiespezista eta abolizionista bezala hartzen dute beraien burua, bai eta transbertsala ere: feministak, antikapitalistak eta euskaltzaleak. Jarrera politiko horiek guztiak beraien jardun antiespezistan islatzen saiatzen dira, eta, hala, azpimarratzen dute animalien askapena justizia sozialerako beste borroka bat dela. Zapalkuntza baten kontrako borrokak ezin baitu beste zapalkuntza bat justifikatu.

 

 

Informazio gehiago hemen.