Nontzefilmak lehiaketa antolatu dute

Nontzefilmak lehiaketa antolatu dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nontzefilmak-lehiaketa-antolatu-dute/@@download/image/20101214479attb7374.jpg
2012/12/13
berria
Nontzeberri.com webguneak antolatu du eta zinema eta animaziozko film laburrak aurkez daitezke. Gaia librea da eta parte-hartzea, doakoa. Lanak entregatzeko azken eguna otsailaren 26a da. Zinema eta film laburren sailetan, hiru lan onenen egileek 2.000, 1.500 eta 900 euroko dirusariak eskuratuko dituzte. Euskaraz eginiko lan onenaren egileari, bestalde, 1.000 euro emango dizkiote.

Animaziozko lanei dagokionez, teknika guztiak onartuko dituzte. Bestalde, film laburrak flv formatoan egin behar dira eta artxiboak 10Mb baino gutxiago pisatu behar du. Film laburrek hiru minutu eta erdi iraun behar dute, gehienez.