Nontzefilmak film labur lehiaketa abian da

Nontzefilmak film labur lehiaketa abian da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nontzefilmak-film-labur-lehiaketa-abian-da/@@download/image/201011155389hasiera1.jpg
2012/12/13
berria
Zinemak eta animazioak izango dute tokia Nontzeberrik antolatutako lehiaketan, ohi bezala, baina horretaz gain eta berrikuntza gisa spot lehiaketa ere izanen da. Gaia librea da, baina aurkezten diren lanek originalak behar dute izan; aurten egindakoak, alegia. Otsailaren 25a da lanak entregatzeko azken eguna.

Hona hemen banatuko dituzten sariak:
Zinemako eta animaziozko lan onenei: 2.000na euro; bigarren saria -kategoria bakoitzean-: 1.500 euro eta hirugarren saria -maila bakoitzean ere-: 900 euro.

Euskaraz egindako onenaren egileak 1.000 euro poltsikoratuko ditu.

Spot lehiaketa berriari dagokionez, 500 euro jasoko ditu irabazleak.