“Nones”

“Nones” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nones/@@download/image/39p14-2.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Eneko Orbe
Refree
39.zenbakia
“Nones”
Raul Fernandez musikari kataluniarraren proiektua da Refree. Corn Flakes, Sitcom eta Elena taldeetan ibili ondoren abiatu zuen egitasmo hau Fernandezek, eta taldearen bigarren lana aurkeztu du duela gutxi. Hamabi abesti ditu diskoak eta ingelesa, gaztelera eta katalana tartekatzen dira abestien hitzetan. Rock de Lux musika aldizkariak lana goraipatu egin zuen, lanik onen artean kokatuz. Pop zaleentzat ezinbesteko lana. Martxoan, Bilbon eta Iruñean zuzenean ikusteko aukera paregabea duzu. Ez galdu.